Bertsularitzako lehen irakaspenak: 2. edizioa
11.01.2012
Bertsularien Lagunak elkartearekin elkarlanean, Herri Elkargoak bigarren urtez segidan bertsularitzaren inguruko animazioak proposatzen dizkie lurraldeko ikasleei.
Urtarriletik ekainera, bederatzi klasek parte hartuko dute Bertsulari bat eskolan proiektuan. Bertsulari talentu batzuek, zazpi saiotan, bat-batekoan oinarritzen den ahozko arte horren lehen irakaspenak transmitituko dizkiete ikasleei. Beren irudimenean murgilduz eta euskararekin jostatuz, haurrek ikusmolde berriak deskubrituko dituzte eta eguneroko bizirako baliagarriak zaizkien elementuak landuko dituzte molde ludikoan (publiko baten aitzinean mintzatu, komunikatu, testuak idatzi…).
Gehiago jakiteko…








