La parole à... Ilka Schonbein

02.05.2012

Ilka, aurkeztu zaitezke?

Jatorriz Darmstadt-ekoa naiz eta Rudolph Steiner-ren dantza euritmikoan formatua izan naiz. Ondotik, Albrecht Roser txotxongilolariarekin ikasi dut Stuttgarten. 
Ikasketak bukatuta, hamar bat urtez beste konpainia batzuekin ibili naiz nerea sortu aitzin: Theater Meschugge konpainia. Nere ikusgarri propioekin bidea hartu dut (Métamorphoses, Le Roi Grenouille, Le Voyage d'Hiver, Chair de ma chair, La Vieille et la Bête).

La Vieille et la Bête sortzerakoan bizi izan duzun dramak zertan zure ikuspegia aldatu dizu ikusgarri honekiko?

Drama? aitaren heriotza? gertaera natural bat zen.  Bistan da honek bizitzaren pertzepzioarentzat lehio batzuk ideki dituela. Eta bide batez ikusgarriarentzat!!! Normal da! Baina artisten bizitza islatzen da artista bakotxaren edota artista guzien sorkuntza guzietan eta ez arte-lan nagusietan bakarrik. Pentsatzen dut sukaldari inspiratu baten sagar-tartak gustu desberdin bat ukanen duela bere aitaren heriotzaren ondotik.

Kamioiez mugitzen zara gelaz gela. Etengabe mugimenduan diren zure sorkuntzak nomadismo honen islada ote dira?

Denak nomadak gara, denak oihaletxe hauskorretan bizi gara mundu honetan eta gure bidaia laster segituko dugu… Batzuk pixkat lehenago, besteak pixkat geroago. Desberdintasun bakarra da, heriotza datorkigularik baizik ez garela konturatzen, orduan asteleheneko sermoiarekin aski da.