Eskolan!
Euskara molde desberdinez bizi, hau da Herri Elkargoak ikasleei proposatzen diena hizkuntza proiektu puntualen bidez.

Urte guziz, eskolekin erregularki lan egiten duten egiturekin elkarlanean (CPIE, Bertsularien Lagunak, etab...), Herri Elkargoak lurraldeko lehen mailako eskola elebidunei eta murgiltze sisteman direnei bi proiektu proposatzen dizkie ikasleek euskaraz ikas dezaten manera ludiko baten bidez. Proiektuak saio gisa antolatuak dira eskoletan, kanpoko parte hartzaileek gidaturik. Ikasleek gai desberdinak landuko dituzte euskarazko ohiko irakaskuntzatik kanpo.
Proiektua | Kanpoko parte-hartzailea | Gaia |
|---|---|---|
2011-2012 | ||
| CPIE | Ingurumena |
| Bertsularien lagunak | Bertsularitza |
2010-2011 | ||
| CPIE | Ingurumena |
| Bertsularien lagunak | Bertsularitza |
Irakasleei abisua
Euskarazko parte hartzaileak bilatzen dituzue edota gai berezi bat euskaraz landu nahi duzue? Ez duda gurekin harremanetan sartzeko:
Deskargatzeko
Euskarazko irakaskuntzaren errepertorioa (1.7 MB)
Euskarazko irakaskuntza eskaintzen duten egitura publiko eta pribatu guziak atxematen ahalko dituzue zuen haurrentzat.








