Herriko etxean!
Zerbitzu publikoan euskara laguntzea Herri Elkargoaren eginkizunetako bat da
Horretarako 2010eko azaroaren 17an, lurraldeko hamabi herriek hiru alderdiko hitzarmen bat izenpetu dute Herri Elkargoarekin eta Euskararen Erakunde Publikoarekin, herriko etxean eta bere zerbitzuetan euskararen aldeko hainbat engaiamendu hartzeko.
Adibidez, eraikinen eta zerbitzuen seinaletika, komunikazio euskarriak (aldizkari, webgunea, etab…) edota publikoaren harrera, gero eta gehiago euskaraz garatzen dira.
Gaurko egunean, Herriko Etxeetako eta Herri Elkargoko 40 bat langile ikasten ari dira eta beren formakuntza bukatu orduko beren lanpostuan euskara erabiltzeko gai izanen dira.









