Sortzean!
« Egun On » sortu-berri guziei
Lurraldeko sortu-berrientzako opariak eskaintzea ttipi-ttipidanik euskararen irakaskuntza sustengatzeko, Herri Elkargoak izan duen ideia da.

Hego Lapurdiko herri batean bizi zara eta haur bat berriki ukan duzu?
Herri Elkargoak opariz osatutako gutun-azal bat helaraziko dizu. Honen barnean, bi papoko oihal, «Kasu Haurrak» autorako pegatina bat eta haurrentzako kantu albuma bat atxemanen dituzu.








