Emanaldiak

Otto

Elirale konpainia (Akitania)

ESKOLA SAIOAK SOILIKGauri keinua.Artza, osaba, autoa, azkenean nor da Otto?Irudimenean zeharkako bidaia poetikoa, gizontasun goxo baten bila.

Dantza - Antzerkia - Musika - Publiko guztiak 3 urtetarik gora

Lehen saio publikoa : - séance scolaire uniquement

> informazio gehiago


Au bord de l'autre

Ramodal konpainia (Zentroa)

«Irudimena ameskeriarekin hezitzen da bizipenekin hezi aitzin».Gaston BachelardAu bord de l’autre aurreko ikusgarrietan taulan bizi emozioetan hazten da, publiko oso gaztearen ondoko elkarrekilako sentipenetan.Ameskeria berri honen abiapuntua haurtzaroko oroitzapenei lotua da, «gizakiak naturan»...

Objektu-antzerkia - 12 hilabetetarik 4 urtetara

Lehen saio publikoa : 2011/11/20an 10:00etan - Sara (Lur Berri gela)

> informazio gehiago


M

LagunArte konpainia (Akitania)

Euskal Herri Hegoaldeko Herri Elkargoak sustegutako 2011-2012 sorkuntzaM musika ikusgarria da, soinuzko irudi antzerki bat. Musikari batek eta dantzari batek interpretatzen dute. Ikusten eta entzuten duenatik gaindi, ikusleak bere posizioa lurran edo itsasoan asmatzen du, bere bidaia eraikitzeko...

Musika - Dantza - Publiko guztiak 8 urtetarik gora

Lehen saio publikoa : 2011/12/07an 15:00etan - Urruña (Itsas Mendi zinema gela)

> informazio gehiago


Y es tu ?

S’appelle Reviens konpainia (Alsazia)

Y es-tu ? ikuskizunarekin oihanean sartzen gira. Gure kezken oihana da, beldur izendatuetatik beldur ezkutatuetara. Eta beldur horien gibelean, gure sekretuak daude. Eta sekretu horien gibelean: gure historiak. Y es-tu ? sekretu baten ondotik dabil eta aspaldiko historioekin topo egiten du. Nola...

Itzalak - Txotxongiloak - Publiko guztiak 6 urtetarik gora

Lehen saio publikoa : 2012/01/11an 15:00etan - Sara (Lur Berri gela)

> informazio gehiago


Peau d'Arbre

Bob Théâtre eta Hop! Hop! Hop! konpainiak (Bretainia)

Bakarrik, oihan bitxi bete-betean, Peau d’arbre («Arbol azala») bere biziari irringarria ez den nortasun berezia eman dio, baina ez du sobera hauturik, jasaiten du… Ondoko egun bakoitzak aitzineko eguna gogorazten dio, ados, gaixtoa da, ados gustatzen zaio haurrak jatea, baina haur-jale batentzat...

Felpa drama - Publiko guztiak 7 urtetarik gora

Lehen saio publikoa : 2012/01/21an 20:00etan - Donibane Lohizune (Ravel entzunaretoa)

> informazio gehiago


Pogo

Groupe Noces (Languedoc-Roussillon)

Mutil handi bat eta neska ttipi bat, menturaz anai-arrebak, proiektatu irudi oihan batean dabiltza. Lapin batek lagundua, ikusmen poesi misteriotsu eta liluragarri baten dantzariak dira. Halako natura bat trebeskatzen dute noiz urruna, noiz hurbila, basapiztiez beterik. Kamtchatkako hartzak,...

Dantza - Borroka - Izar buztadunak - Publiko gazteak 4 urtetarik gora

Lehen saio publikoa : 2012/02/12an 17:00etan - Donibane Lohizune (Ravel entzunaretoa)

> informazio gehiago


Azuki

Athénor (Loire-Atlantique)

Entzuteari egokitutako guneaBi presentzia: emazte bat, gizon batSoprano boz bat, boz baxu batEntzute eta keinuaren bidezko topaketaHastapenean arnas bat, arnas sinple bat eta lehen keinu berrien ezagutza, lehen soinuena… Kanta indartuz doa. Emeki-emeki hitzak sortzen dira… Zintzilikako...

Bi ahotsendako fantasia - 6 hilabetetarik gora 4 urtetara

Lehen saio publikoa : 2012/03/04an 11:00etan - Hendaia (Maison de la Petite Enfance)

> informazio gehiago


Azken Portua

Dejabu panpin laborategia (Gipuzkoa)

Didi eta Gogo dira Azken Portuko biztanle bakarrak, eta aspaldidanik ez dute barkurik ikusi itsaso zabaletik portura sartzen. Gogo zaharrak ez du jada egunhura gogoratzen.Dena den, Didi gaztearen jakinminak Gogoren oroimenetan murgiltzera eramango gaitu, Euskal Herriko arrantzaleen garaiak, Enbata...

Txotxongiloak, aktoreak eta zuzeneko musikarekin eginiko antzezlan berezia haurrentzat - 5 urtetarik gora

Lehen saio publikoa : 2012/03/21an 15:00etan - Ziburu (Bordagaineko Dorrea)

> informazio gehiago


Mille Morceaux de Moi

ak entrepôt konpainia (Bretainia)

Behin bazen lehen puska bat : nihaurEta fite nere eskuak.Goiz batez, hatz baten puntan,Bigarren puska : Gorria : nere haria.Hala nere zangoen xerka joan nintzen.Ttipiak ziren, handiak nahi nituen.Baina bakoitzak sekretu bat gordetzen zuen.Sekretu-puskak, nihaurren puskak.Egun batean, handia izanen...

Antzerkia - Dantza - Publiko gazteak 3 urtetarik gora

Lehen saio publikoa : 2012/04/01an 11:00etan - Azkaine (Bil Toki gela)

> informazio gehiago


Petit Pierre

Et Compagnie (Île-de-France)

Pierre Avezard, Petit Pierre ezizenez ezaguna, 1909an sortu da. Epea aitzin sortua, «ez bukatua» zioen bezala, begibakarra, elkorra eta mutua, Petit Pierre ezin eskolatua da eta 7 urterekin eskola uzten du. Bere isiltasunean etsia, munduaren burrunbaz eta lehertzen diren burtsetaz ez da jakinean,...

Antzerkia - Publiko guztiak 7 urtetarik gora

Lehen saio publikoa : 2012/04/07an 17:00etan - Azkaine (Bil Toki gela)

> informazio gehiago


La Vieille et la Bête

Theater Meschugge (Alemania)

Urte hastapeneko egun batean, ibai ttipi baten ondoan nenbilen Alemanian Berlinetik hurbil. Bat-batean, uran zerbaitetaz ohartzen nintzen, ez urperatzeko bost eginahalak egiten zituen gauza bat. Makil batekin errekatik atera dut. Izan ere, gauza hau asto ttipi bat zen, nere etxera eraman dut...

Txotxongiloak - Publiko guztiak 11 urtetarik gora

Lehen saio publikoa : 2012/05/05an 20:00etan - Hendaia (Mendi Zolan)

> informazio gehiago


Bynocchio de Mergerac

Bouffou Théâtre konpainia (Bretainia)

Ekintza zurgintza lantegi batean iragaiten da. Xitxuketan ari dira bi lagun xelebre, pixka bat eroak, pixka bat sinple ere. Beren mundu hetsi hortan, toki gordean, maitatuak izanen direla amesten dute, diren bezala, haien desberdintasunekin…Eta egur uxterrezko mundu hortan, BYNOCCHIOren arima...

Ipuina - Txotxongiloak - Publiko guztiak 4 urtetarik gora

Lehen saio publikoa : 2012/05/30an 15:00etan - Urruña (Pausu - Salle du Patronage)

> informazio gehiago


En Corps

ACTA konpainia (Île-de-France)

Euskal Herri Hegoaldeko Herri Elkargoak sustengutako 2011-2012 sorkuntzaLau artistek beren inspirazioa zirkotik eta korridatik ateratzen dute, buhame eta andaluziar kantuetatik eta soinu-paisaietatik.Jolasaren atseginean murgiltzen dira haurtzaroaren oroitzapenaz beterik diren irudiak...

Dantza – Kanta – Irudia - Publiko guztiak 3 urtetarik gora

Lehen saio publikoa : 2012/06/10an 11:00etan - Hendaia (Mendi Zolan)

> informazio gehiago


Xehetasun:

Patxi BELLY
p.belly(at)CCSPB.fr
06 35 16 25 91 / 05 59 48 30 85