Irakasleak
Badu orain 6 urte, urtero bezala, Euskal Herri Hegoaldeko Herri Elkargoak bere lurraldeko eskolei proposatzen diela, sasoin kultural zein artistiko bat bizitzea, lehen adinetik aitzina. Hori dela eta, kultura zerbitzua zure zerbitzuko da gure lurraldean gaindi eskainiak diren ikusgarriak ezagutzen laguntzeko.
Hona hemen xehetasun batzu :
Sasoina adin tartearen arabera :
Haurtzaindegia – Ama eskola (ttipi ttipiak) | Objektu-antzerkia | |
Kantua - Bi ahotsendako fantasia | ||
Ama eskola (ttipiak) | Objektu-antzerkia | |
Kantu - Bi ahotsendako fantasia | ||
Dantza - Antzerkia - Musika | ||
Antzerkia - Dantza | ||
Dantza – Kantua – Irudia | ||
Ama eskola (ertainak) | Objektu-antzerkia | |
Dantza - Antzerkia - Musika | ||
Antzerkia - Dantza | ||
Dantza - Kantua - Irudia | ||
Ama eskola (handiak) | Dantza - Antzerkia - Musika | |
Dantza - Borroka - Izar buztadunak | ||
Antzerkia - Dantza | ||
Dantza - Kantua - Irudia | ||
1. urtea | Itzalak - Txotxongiloak | |
Dantza - Borroka - Izar buztadunak | ||
Txotxongiloak, aktoreak eta musika | ||
Ipuina - Txotxongiloak | ||
2., 3. urtea | M (bakarrik 3. urtekoentzat) | Musika - Dantza |
Itzalak - Txotxongiloak | ||
Peau d'Arbre (bakarrik 3. urtekoentzat) | Felpa drama | |
Dantza - Borroka - Izar buztadunak | ||
Txotxongiloak, aktoreak eta musika | ||
Antzerkia | ||
Ipuina - Txotxongiloak | ||
4., 5., urtea | Musika - Dantza | |
Felpa drama | ||
Antzerkia | ||
La Vieille et la Bête (bakarrik 5. urtekoentzat) | Txotxongiloak |
Ikusgarrien inguruko ekimenak :
Irakasleentzako sentsibilizazio egunak :
Azaroaren 30a, asteazkenarekin | M ikusgarriari loturikoa | Eguna, Kristof HIRIART, Lagunarte konpainiako zuzendari artistikoak bideraturik |
Otsailaren 8a, asteazkenarekin | Pogo ikusgarriari loturikoa | Eguna, Florence BERNAD, Groupe Noces konpainiako koregrafoak bideraturik |
Martxoaren 28a, asteazkenarekin | Milles Morceaux de Moi ikusgarriari loturikoa | Eguna, Laurance HENRY, ak entrepôt konpainiako zuzendari artistikoak bideraturik |
Ekainaren 6a, asteazkenarekin | En Corps ikusgarriari loturikoa | Eguna, Laurent DUPONT, ACTA konpainiako eszena zuzendariak bideraturik |
Irakasleek sentsibilizazio egun guzietan parte har dezakete, beren ikasleekin ikusiko ez duten ikugarri bati lotuak baldin badira ere. Egun osoko parte hartzea ezinbestekoa da. Parte hartzaileen kopurua mugatua denez, aholkatzen dizugu irakasleei zuzenduriko sentsibilizazio egunentzako lekuak ikasturte hastapenean erreserbatzea.
Ikasleentzako sentsibilizazio ekimenak :
Azaroaren 29a | M ikusgarriari loturikoa | Sentsibilizazioa, Kristof HIRIART, Lagunarte konpainiako zuzendari artistikoak bideraturik |
Urtarrilaren 5a eta 6a | M ikusgarriari loturikoa | Sentsibilizazioa, Kristof HIRIART, Lagunarte konpainiako zuzendari artistikoak bideraturik |
Urtarrilaren 16tik urtarrilaren 20era | Y es tu ? ikusgarriari loturikoa | Sentsibilizazioa, Théâtre des Chimères konpainiako antzerkilariak bideraturik |
Urtarrilaren 30a eta 31a + otsailaren 2a eta 3a | En Corps ikusgarriari loturikoa | Sentsibilizazioa Laurent DUPONT, ACTA konpainiako eszena zuzendariak bideraturik |
Otsailaren 9a eta 10a | Pogo ikusgarriari loturikoa | Sentsibilizazioa, Pantxika TELLERIA, Elirale konpainiako koreagrafoak bideraturik |
Martxoaren 26etik 30era | Azken Portua ikusgarriari loturikoa | Sentsibilizazioa, Dejabu konpainiako antzerkilariak bideraturik |
Apirilaren 30a eta maiatzaren 3a, 4a, 10a, 11a 14a (2 saioak) | La Vieille et la Bête ikusgarriari loturikoa | Sentsibilizazioa, Corinne LALLEMAND, Compagnie des Syrtes konpainiako antzerkilariak bideraturik |
Ikusgarri bati loturiko heziketa proiektu artistikoa garatzen duten klaseek lehentasuna ukanen dute ikusgarri hori ikustera joateko. Ez dute parte hartuko lehen aipaturiko sentsibilizazio ekimenetan, artista horien edo beste batzuen saioak jadanik aurreikusiak direlako, garatzen duten proiektuaren baitan.
Zure iritzia interesetzen zaigu:
Kultur sasoinean parte hartzen dutenen iritziak, onak edo txarrak izan, biziki inportanteak dira guretzat, proiektuaren inguruan eramaten dugun gogoetari dagokionez. Hori dela eta, ikusgarri batean, sentsiblizazio ekimen batean edota irakasleentzako sentsibilizazio egun batean parte hartu ondotik, eskertuko genuke zure iritzia igortzea, #ikuslearen atalaren# bidez.
Ikusgarrien prezioa eta ikasle zein irakasleen garraioa
Prezio bakarra ikasleentzat : 3 €
Urririk irakasleentzat
Ikusgarriaren egunean, present diren ikusleen kopurua berretsiko diguzu. Horrela, Zerga Etxeak faktura zuri zuzenean igorriko dizu.
ATCRB / Transdev Veolia enpresa-k bere gain hartuko du ikasleen garraioa ikastetxeetatik ikusgarrien lekuetara. Horretarako galdegiten dizugu kasu ematea eta parte hartzaileen (ikasle zein irakasleak) kopuru zuzena ezartzera erreserba fitxan.
Enpresa zurekin sartuko da harremanetan zuzenean, abisatzeko zer ordutan eta zer lekutan etorriko diren ikasleen xerka. Ikusgarriaren eguna baino aste bat lehenago ez baduzu enpresaren berririk, aholkatzen dizugu gurekin ahal bezain fite harremanetan sartzea, 06 35 16 25 91-ra deituz.
Gerta daiteke autobus bera eskola bereko edo eskola desberdinetako klase batzuen xerka joatea. Aitzinetik, eskertzen zaitugu, edozoin informazio zure lankideei edo autobus gidariari galdegitea. Kasu, ez ezazu nehor ahantz !
Azkenik, ikusgarriaren lekuan seguraski ikusiko dituzun beste ikusleekiko errespetuz; baita, ikusgarria tenorean hasteko prest izanen diren artisten errespetuz, aitzinetik, eskertzen zaitugu enpresa-ek proposatuko duen ordua errespetatzea.
Erreserba eskaera:
Aurten, ikusgarriko lekuak erreserbatzeko prozedura ordenagailuz eginen da. Webgunean, erreserba fitxa baten bidez eginen da beraz, eta baieztapenaren ondotik, gure zerbitzura iritsiko da. Erreserba fitxan agertzen diren atal guziak inportanteak dira ; horiei esker zure erreserba kudeatzen ahalko dugu ahal bezain ongi. Denak beharrezkoak dira (ez badituzu denak betetzen ezingo duzu zure eskaera baieztatu). Hori dela eskertzen zaitugu atal guziak arreta handiz betetzea.
Iaz bezala, erreserba fitxa BAT, erreserba BATENTZAT, irakasle BATENTZAT, eta klase BATENTZAT. Ondorioz, irakasleak eskaera bat baino gehiago egin nahi baditu klase berarentzat, erreserba fitxa desberdinak bete beharko ditu.










CCSPB.fr