Gure barneko soinu biziak

Nout ikusgarriarentzat, Ensemble Athénor konpainiaren sorkuntza egonaldiaz gain, Jean-Philippe Leremboure, Syrtes konpainiaren dantzaria eta koregrafoak eta Paskal Indo, musikariak, Ahetzeko eta Herri Elkargoko biztanleei proposatu diete elkartzea abentura berri batentzat. 

Soinu hauek, gure haurtzaroko soinuak, heldu gisa ditugun bizipenen soinuak, gure eguneroko soinuak, salbuespenezko egunetako soinuak... gure barnean ditugun soinu guzi hauek biltzen dituzte soinu-brigada batean elkartu diren pertsonek. 

Disko Konpaktua, Interneteko irrati/telebista emankizuna, soinu instalazioak, etab. desmartxa berritzaile eta federatzaile baten lehen markak izanen dira eta urte osoan zehar desmartxa horri lot daiteke.

Syrtes konpainiak Herri Elkargoarekin partaidetzan han eta hemengo artistak gomitatzen ditu aste bateko topaketa, ikusgarri eta balentria artistikoentzat... martxoaren 9tik 17ra Ahetzen.

Urririkako topaketa hauek (Azuki ikusgarria salbu) publiko zabal bati zuzenduak dira (ttikienetatik handienetara):

  • Martxoaren 9a ostirala (20:30) – HIRIARTIA Jatetxea (Herriko plaza)
    Jean-Pierre Grasset-en HATSA filmaren inguruko gaualdia, Claude Labat-ekin
    Bertan afaltzeko aukera (19:00), erreserbak 06 09 72 85 27 zenbakira deituz
  • Martxoaren 11a igandea (9:30 eta 11:00) – Elkarteen etxea
    Ensemble Athénor konpainiaren AZUKI ikusgarria (Loire-Atlantique)
    ERRESERBATZEA BEHARREZKOA DA 06 35 16 25 91 zenbakira deituz!
  • Martxoaren 14a asteazkena (14:00) – Elkarteen etxea
    Soinu-loaldia Ensemble Athénor konpainiak proposaturik
  • Martxoaren 16a ostirala (20:00) – Elkarteen etxea
    «Arbrassons» (José Le Piez eta Patricia Chatelain) eta Ttipia ta Txomin Txalaparta taldearekin musika topaketa
  • Martxoaren 17a larunbata (20:30) – Elkarteen etxea
    «L’écrivain et l’enfance» (idazlea eta haurtzaroa) gaualdia Spojmai Zariab (afganiar idazlea) eta Itxaro Bordarekin (idazle euskalduna), Beñat Achiaryk(kantaria) eta Corinne Lallemandek (antzezlea) lagundurik, Fereydoun Baghdadiren presentzia konplizearekin (persiar kantuak)

Xehetasun:

Hélène BOURGUIGNON
05 59 48 30 85 
h.bourguignon@CCSPB.fr