Antolaketa

Herri Elkargoa, 37 elkargoko kontseilariek osatzen duten Elkargoko Kontseiluak du kudeatzen. Kontseilari hauek 12 herri kidetuen herriko kontseiluen baitan hautatuak dira.
Herri bakoitza bere biztanle kopuruaren arabera ordezkatua da, jakinez, herri batek jarlekuen erdia baino gehiago ezin duela lortu, herri bakoitzak jarleku bat bederen ukan behar duelarik. Kontseiluaren biltzarrak publikoak dira.
Elkargoko Kontseiluak herrien arteko politikaren orientabide nagusiak finkatzen ditu eta batzordeetan baita Elkargoko Bulegoan aurre-eztabaidatu aitzinkontua bozkatzen du:









