12 herriBiriatu
Biriatou Biriatu
Biriatu eremu menditsuan sailkatu 900 biztanleko landa-herri bat da. Kostaldearekiko hurbiltasuna beste ezaugarri inportantenetariko bat da.
Herri barnea Bidasoa-ko (mugako erreka naturala) haranari gailentzen zaio eta Pirinoetako azpian kokatzen da, bereziki Xoldokogainako lepoan.
Xoldogaina edo kalbariorako ibilaldiak ikuspuntu paregabea eskaintzen du.
Herrixkak (ondare naturalaren zerrendan inskribatua) herri barnearekin, Pirinio osoa zeharkatzen duen “GR10” bide ospetsutik iragaiten diren mendizale eta bisitari ugari erakartzen ditu.
Biriatuko sarrera autopistako lehen irteeraren bidez errextua da.
Bere lasaitasuna, xarma eta gastronomiari esker ezagutua, Biriatu Euskal Herriko herrixka tradizionaletako adibide bat da.
Urruñako auzo bat bazen ere, 1603an Biriatu herri autonomoa bihurtu zen.
San Martin da elizaren zaindaria. Hain zuzen, saindua urtero ospatua da, azaroaren 11ko herriko festen kari.
Dozena bat hilarri borobilek inguratzen dute eliza, lehenengo ohituren lekuko direnak.
1997az geroztik ezker pareta bat badu eta bertan pilota partida ederrak ikus daitezke.
Habitant : 1.015
Herriko Etxea: Herri Alde bidea - 64700 Biriatu
Tel : +33 (0)5 59 20 71 24
Fax : +33 (0)5 59 20 96 18
contact
mairie-biriatou.fr
Schedules :
Astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan: 9:00-12-30 / 14:30-17:30
Asteazken eta larunbatetan: 9:00-12:30











