12 herriDonibane Lohizune

Saint-Jean-de-Luz Donibane Lohizune

Donibane Lohizuneko badia ozeanorantz zabaltzen da, hondoan Pirinioak ikusten ditugularik. Badia hau azkena da, Espainiako muga pasatu baino lehen, eta aspalditik erabilia izan zen arrantzaleak eta beren itsasontziak babesteko. 
Lekuko ekonomia itsas zabaleko arrantzaren ustiakuntzaruntz itzulia da. 70. hamarkadatik goiti, herria bainuetxe-gune famatu gisa ikusia da. Oinezkoentzako karrikak erakargarriak dira beren dendekin eta aktibitate gune dinamikoekin.  
Bestetik, herriaren historia biziki aberatsa da eta hortik hainbat aztarna gelditzen dira, hala nola, San Joan Bataiatzailearen eliza (zeinetan Luis XIV eta infanta ezkondu ziren), itsas bazterrean diren bigarren etxebizitzak eta kortsario ohien etxebizitzak. Herria biziki dinamikoa da kultura mailan eta urtean zehar hainbat ekimen antolatuak dira (Jazz festibala, pintura erakusketak, festibalak…) 

Superficie : 1.904 ha
Habitant : 14.322

Herriko Etxea Luis XIV plaza, 2 - 64500 Donibane Lohizune

Tel : +33 (0)5 59 51 61 71
Fax : +33 (0)5 59 51 61 70
contact(at)ville-saintjeandeluz.fr

Schedules :

Astelehenetik ostiralera: 8:00-12:30 / 13:30-17:30

Larunbata: 8:30-12:00 (harrera bakarrik)