12 herriSara
Sare Sara
Iparraldeko barnekaldean kokatua, Larrun (905 m, Euskal Herriko gailur mitikoa) eta Atxuriaren (756m) tartean, Sara « Frantziako herri politenak » sormarkan sailkatua da. XVII. mendeko etxe sendoez gain, eraikin erlijioso anitz ikus daitezke : XVII. mendeko San Martin eliza, Santa Katarina kapera.
Sarako herrixka herriko usaiei zein mugaz gaindiko biziari biziki lotua da. Espainiarekin duen 32 kilometroko mugak bere historia markatu du, Euskal Herriko kontrabandaren hiriburu konsideratua izan bait da luzaz.
Ekonomiari dagokionez laborantxa eta artzaingoa (ardiak, pottokak) nagusitzen dira.
Bestetik, bere ondareari esker, hots, historiaurreko leizeak, Larrungo tren ttikia, Haranea
euskal pastizaren erakustokia eta Ortillopitz baserria, Sara Euskal Herriko leku paregabeetariko bat da.
Habitant : 2.411
Sarako Herriko Etxea - 64310 Sara
Tel : +33 (0)5 59 54 20 28
Fax : +33 (0)5 59 54 29 15
mairie
sare.fr
Schedules :
Astelehenetik ostiralera: 9:00-12:30 / 14:00-18:00











