Nola ibiltzen da?

Euskal Herri Hegoaldeko Herri Elkargoak eragile ekonomiko publiko edo pribatuekin sinatzen dituen diruzko kontratu guziak, beren obren, horniduren edo zerbitzuen beharrei erantzuteko merkatu publikoak dira.

Merkatuak hiru mailetan sailkatuak dira:

  • obren merkatuek eraikin eta ingeniaritza zibilaren obra guzien gauzatzea dute helburu,
  • horniduren merkatuek erosketa, mailegu akura hartzea, produktu edo tresna alokatzea edo alokatze-saltzea dute helburu,
  • zerbitzuen merkatuek zerbitzu desberdinen hornitzeen eta hornitze intelektualen burutzea dute helburu.

Lege ainitzen menpean daude

Horien artean:

  • merkatu publikoen kodea (2006ko abuztuaren 1eko 2006-975. dekretua) eta bere betearazteko agiriak,
  • lurralde elkargoen kode orokorra,
  • justizia administratiboaren kodea
  • zigor kodea,
  • finantza juridikzioen kodea,
  • kontabilitate publikoari buruzko agiriak eta besteak beste 1962ko abenduaren 29ko 62-1587. dekretua, kontabilitate publikoaren arautze orokorrari dagokiona eta 2002ko otsailaren 21eko 2002-232. dekretua, merkatu publikoen ordainketa-epe maximoaren finkatzeari buruzkoa,
  • 1975ko abenduaren 31ko 75-1334. lege arramoldatua, azpikontratatzeari dagokiona.