Desmaterializazioa
2005eko urtarrilaren 1etik geroz, kolektibitate publikoek entitate kontratatzaileeri beren hautagaitza Interneten bidez helaraztea ahalbidetu behar diete.
Honek balio du:
- eskaintza eskaera zabal edo hertsien prozeduren baitan,
- merkatu negoziatuaren baitan aldez aitzineko publizitatearekin edo gabe,
- elkarrizketa lehiakorraren baitan,
- lehiaketaren baitan,
- asmakuntza-obratzearen merkatuaren baitan.
Honen harira, Euskal Herri Hegoaldeko Herri Elkargoak plataforma segurtatu bat zure esku ezarri du achatpublic.com-en bitartez Interneten erantzutea ahalbidetzen dizuna. Zerbitzu hau prozedura formalizatuentzat baizik ez da erabilgarria.
Prozedura egokituentzat, ezin duzu kontsulta bati molde desmaterializatuan erantzun, hala eta guziz ere konkurrentziarako deialdi publikoaren agiria eta kontsulta-dozierraren dokumentuak kontsultatzeko eta/edo deskargatzeko aukera duzu.
Plataforma desmaterializaturako bidea: www.achatpublic.com
Abisua: Plataforma segurtatu honen erabilpen hobezin batentzat PDFak irakurtzeko logiziel bat beharrezkoa da.








